XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esaidazu!

Abade langilleak direala ta ez direala, zerbait entzun dot aspaldion. Jakin gura neuke nortzuk direan eta bearbada zeredozer jazo ete jaken.

Abade langilleak, orain amar urte-edo agertu zirean Frantzian.

Izen ori, fabriketara bear egitera joaten zirealako emon eutseen.

Antxe lan egiten eben egun guztian, zortzi orduko jardun gogorrean, osterantzeko beargiñakaz batera.

Abade langilleak baiño obeto, sazerdote langilleak deitu bear geunskioe, euren artean frailleak-be ba-egozan-da.

Frantzi osoan, eun inguru izango zirean guztitara: larogei abade ta ogei fraille.

Lantegietara euretara joatea erabagi eben, zelan edo alan beargiñen arimak salbetako.

Danok dakizue Frantziko langille geienak erlegiñoa galdu dabena.

Ardi galduak Kristoren artegira atzera ekarteko, ez egoan antza beste biderik: eurakana joan, eurekin batera lan egin, euren premiñak urre urretik ezagutu, euren bizimodua eroan.

Alan, beargiñak errezago onbideratuko ei zirean, eleizgizonen ikaragarrizko ejenplu ona ikusirik.

Baiña zoritxarrez, gauzak ez dabe urten orrelan.

Eleizgizonak larregi amor emon, langilleakaz geiegi itundu, komunisten alkartasunetan sartu, mezea lantzean bein bakarrik esan, Obispoen agindueri jarkiten asi, ta geldiro geldiro abade antza-be galdu egin eben.

Ori dala-ta, Aita Santuak, gauzak ondo ezagututa gero, ez deutsa ondo eritxi abade langilleen bizimodu orreri; ta igaro dan urtarrillean, Frantziko Obispoen bitartez zera agindu deutse, oraiñarteko bidea itxita, beste bat ainbat ariñen artu daiela.

Adu txarrez, batzuk Aita Santuaren aginduen kontra jarri dira.

Erregutu daigun euren alde, lenbailen bide onera biurtu daitezan.